martes, 3 de junio de 2008

erlatibozko ariketak

Berridatz itzazu hurrengo esaldi hauek:

Alkandora mahai gainean utzi dut. Jonek zikindu egin du.
Mahai gainean utzi dudan alkandora Jonek zikindu egin du.

Atzo filma bat ikusi nuen. Filma asko gustatu zitzaidan.
Atzo ikusi nuen filma asko gustatu zitzaidan.

Zuk txapuza handia egin duzu. Ez dauka erremediorik
Zuk egin duzun txapuzak ez dauka erremediorik.

Gaur goizean mutil batek telefonoz deitu du. Mutil hori Mikel da.
Telefonoz deitu duen mutila Mikel da.

Gaur tortilla gozo-gozoa jan dugu. Arantzak egin du.
Gaur jan dugun tortilla gozoa Arantzak egin du.

Enekok autoa berria erosi du. Seat bat da.
Enekok erosi duen autoa Seat bat da.

Liburu berri bat erosi dut. Planeta saria eman diote.
Erosi dudan liburu berriari Planeta saria eman diote.

Neska bat etorri da nire etxera. Nire lehengusina da.
Nire etxera etorri den neska nire lehengusina da.

Joni prakak apurtu zaizkio. Erosi berriak dira.
Joni apurtu zaizkion prakak erosi berriak dira.

Amak pastela egin du. Pastela handia da.
Amak egin duen pastela handia da.

Kartera bat aurkitu dugu. Kartera zurea da.
Aurkitu dugun kartera zurea da.

Gaur gozokiak jan ditugu. Gozokiak mentazkoak dira.
Jan ditugun gozokiak mentazkoak dira.

Lagunak etorri zaizkigu bisitan. Lagunak Galiziakoak dira.
Bisitan etorri zaizkigun lagunak Galiziakoak dira.

Egunkarian oso berria harrigarriak irakurri ditut. Ameriketakoak dira.
Egunkarian irakurri ditudan berriak Ameriketakoak dira.

Maitek niri peluka bat erosi dit. Peluka hori ez zait batere gustatzen.
Maitek erosi didan peluka ez zait batere gustatzen.

No hay comentarios: